Praktikatik bueltan, IKT-ko lehenengo klasean berandu eta kokatu ezinik ibili nintzen. Egia esan, hasierako eguna alde batera utzirik gauza interesgarri asko ikasi ditudala esan beharra daukat. Ez nuen uste azken txanpa honetan zerbait berririk jasoko nuenik baina sorpresa handia izan da niretzat asignatura hau. Batetik metodologia aldetik eta bestetik amaitzean egindako lanak errepasatuz egin dudana ikusiaz. Metodologia gustoko izan dut, hausnartzeko denbora izateaz gain, karrera osoko hausnarketa egiteko balio izan digu.
Honela, pausoz pauso nire ibilbidea nolakoa izan den azaltzen saiatuko naiz:
Hasierako egunetan Googel docs ezagutu nuen. Erabilgarria taldean lan egiteko edo beste edozeinekin lanak konpartitzeko. Karrera hasi genuenean ezagutu izan bagenu, seguruenik askoz gehiago erabiliko genukeela.
Ondoren, Praktiketan IKT inguruan ikusi genuenak ezatabaida eta hausnarketarako balio izan digu, nahiz hasiera batean eskolen arteko konparaketa lana egiteko elkartu , nire iritziz askoz aberatsago izan da, izan ditugun eztabaidak eta hausnarketak (kontsumista hutsak gara eta gero gure zabor teknologikoa Afrikara bidaltzen dugu: erosi, erabili eta bota). Hori guztia, ondorioetan garbi azaltzen da eta bide batez gure aurkezpenean .
Bestetik,Eskola 2.0 ezagutzeko parada izan dut eta positiboa iruditu zaizkit hainbat gauza: pelutxe proiektua eta ikasleek eginiko blogak.
Baliagarria benetan ikusitako programak: aurkezpenetarako (Prezi), muralak egiteko (Gloster), dokumentuak interneten zintzilikatzeko(Scribd), bideo edo argazki montaiak egiteko(Vuvox) eta abar.
Azkenik murala eta manifestua lanarekin gustura gelditu gara, nire iritziz karrera amaitzeko lan aproposa izan da, gure buruetan errepaso bat egiteko eta ondorio batzuk ateratzeko. Gogoeta interesgarriak egin direla ikusi ahal izan dut erakusketan eta polita iruditu zait aukera hori izatea. Hau da, gure pentsamendu eta ametsak plazaratzeko gunea eskaintzea eskertzekoa izan da. Mila esker eta zorionak parte hartu duzuen guztioi!
AINHOA CENZANO OLANO
No hay comentarios:
Publicar un comentario