Kaixo eta ongi etorri nire blogera; nire gogoetak ezagutu nahi badituzu zatoz saltseatzera... ateak zabalik dituzu.
Lehenengo eguna!
Praktikak burutu ondoren, Teknologia berriak izan da Unibertsitateko nire lehenengo kontaktua . Egia esan pereza pixkatekin eta despistatu xamarra joan naiz, 12etan hasi dira klaseak eta ni 12.30tan zirelakoan... a ze hasiera! 20 minutu beranduago sartu naiz gelara eta non kokatu ezinik. Ordu bete behar izan dut kokatzeko, ai ama! zer egin behar dugu? galdera ugari buruan eta ingurukoak berdin. Hala ere, sentsazio ona izan dut, entzun ditudan hitzak kuriositatea piztu didate: sormena, manifestua, erakusketa, bloga,... interesantea iruditu zait ikasi eta egin beharrekoa.Bestetik taldea osatu dut Irati eta Haizearekin batera. Bloga sortu dugu eta nola egiten den ikasi. Ederki ! pentsatu dut, gustora noa, hau ikasi ondoren nire bloga sortu behar dut. Pentsatu eta egin...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario