xuhabe
Kaixo eta ongi etorri nire blogera; nire gogoetak ezagutu nahi badituzu zatoz saltseatzera... ateak zabalik dituzu.
E-PAPER ZORROA
Praktikatik bueltan, IKT-ko lehenengo klasean berandu eta kokatu ezinik ibili nintzen. Egia esan, hasierako eguna alde batera utzirik gauza interesgarri asko ikasi ditudala esan beharra daukat. Ez nuen uste azken txanpa honetan zerbait berririk jasoko nuenik baina sorpresa handia izan da niretzat asignatura hau. Batetik metodologia aldetik eta bestetik amaitzean egindako lanak errepasatuz egin dudana ikusiaz. Metodologia gustoko izan dut, hausnartzeko denbora izateaz gain, karrera osoko hausnarketa egiteko balio izan digu.
Honela, pausoz pauso nire ibilbidea nolakoa izan den azaltzen saiatuko naiz:
Hasierako egunetan Googel docs ezagutu nuen. Erabilgarria taldean lan egiteko edo beste edozeinekin lanak konpartitzeko. Karrera hasi genuenean ezagutu izan bagenu, seguruenik askoz gehiago erabiliko genukeela.
Ondoren, Praktiketan IKT inguruan ikusi genuenak ezatabaida eta hausnarketarako balio izan digu, nahiz hasiera batean eskolen arteko konparaketa lana egiteko elkartu , nire iritziz askoz aberatsago izan da, izan ditugun eztabaidak eta hausnarketak (kontsumista hutsak gara eta gero gure zabor teknologikoa Afrikara bidaltzen dugu: erosi, erabili eta bota). Hori guztia, ondorioetan garbi azaltzen da eta bide batez gure aurkezpenean .
Bestetik,Eskola 2.0 ezagutzeko parada izan dut eta positiboa iruditu zaizkit hainbat gauza: pelutxe proiektua eta ikasleek eginiko blogak.
Baliagarria benetan ikusitako programak: aurkezpenetarako (Prezi), muralak egiteko (Gloster), dokumentuak interneten zintzilikatzeko(Scribd), bideo edo argazki montaiak egiteko(Vuvox) eta abar.
Azkenik murala eta manifestua lanarekin gustura gelditu gara, nire iritziz karrera amaitzeko lan aproposa izan da, gure buruetan errepaso bat egiteko eta ondorio batzuk ateratzeko. Gogoeta interesgarriak egin direla ikusi ahal izan dut erakusketan eta polita iruditu zait aukera hori izatea. Hau da, gure pentsamendu eta ametsak plazaratzeko gunea eskaintzea eskertzekoa izan da. Mila esker eta zorionak parte hartu duzuen guztioi!
AINHOA CENZANO OLANO

Apirilak 5, asteartea
Aste honetan Estitxu izan da gurekin eta lanari buruz ditugun zalantzak argitu dizkigu. Gure ideia hasiera batean beste bat zen, hau da, hiru urte hauetan ikasitakoa eta gogoetak plazaratzeko CD bat ateratzea eta abesti bakoitzean ideia bana jartzea. Honela Estitxuk azaldu digu manifestoa denen artean aterako dugula eta guk dina A3 batean sartu beharko dugula ideia nagusienak. Orduan beste bide bat hartzea erabaki dugu, hiru ideia nagusi hartzea eta jorratzea. Zentzumen guztiak erabili nahi genituen, ez izatea idatzitako zerbait soilik baina ez dakit aukera izango dugun.
Murala berriz, Glogsterrekin egitea erabaki dugu, ea nola ateratzen zaigun. Horretarako argazki ederrak ikusten aritu gara eta bertatik batzuk aukeratu ditugu, pena merezi du orrialde hau bisitazea. Postal edo argazki bakoitzarekin poesia edo esaldiren bat dator, ikusi ikusi...
www.uberan.org

MANIFESTUA
Lugaritzeko erakusketan jartzeko manifestua aurkezten dizut. Funtsean hiru mezu daude: lehenak, IKTei egiten dio erreferentzia, haurrek ordenagailu aurrean egoteari buruzko kritika da(Buitraker musika-taldearen abestia); bigarrenean, Loris Malaguccik helduok haurrei jartzen dizkiegun mugen inguruan egindakoda poema da; eta azkenik, Joseba Sarrionandia idazlearen eskolari buruzko hausnarketa labur zein sakona hautatu dugu. Hiru mezu hauek urteotan jaso ditugun ezagutzen eta hausnarketen ondorio gisa ulertzen ditugu.
Ikus dezakezun bezala, testuak berdinak izanda ere, bi irudi ditugu; biak gustoko genituen eta erabakia hartzearen ezintasunaren ondorioz, biak aurkeztea erabaki dugu. Politak, ezta?
Ainhoa, Haizea eta Irati.
54782039-Manifestua

Esteka interesgarriak
ALDIZKARI INTERESGARRIAK
http://www.hikhasi.com/
SORMENA LANTZEKO BALIABIDEAK
http://www.cuadernointercultural.com/tic-tools/generadores-online/
GURE LANBIDEAN, ASKOTAN KONTSULTATU BEHARKO DUGUNA
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2591/eu/

Suscribirse a:
Entradas (Atom)