Aurkezpenean azalduko duguna...

Eskoletan ikusitakoaren arabera, gure hausnarketa plazaratu nahi izan dugu aurkezpen honen bidez. Jarraian irudietan aurkituko duzunari buruzko gure interpretazioa duzu:
- IKTak eskoletan present daude (ordenagailuak, argazki-makinak,...). Gizartean IKTak oso sartuak dauden honetan,eta eskola gizartearen isla den neurrian,eskolak arlo hau ere kontuan izan behar du. Gakoa, IKTei eskolan ematen zaien erabileran datza.
- Haurrari ingurunea ezagutzeko baliabide anitzak eskaini behar zaizkio; informazio-iturri desberdinak hain zuzen, izan zentzumenen bidezkoak ala testu nahiz irudi bidezkoak.
- Gure esperientziaren arabera, egun, IKTak HHn helburu bakarrarekin erabiltzen dira: haurra ordenagailu aurrean jartzen da eta irakasleak beretzat denbora eskuratzen du ("libreago" da). Gure ustez, erabilera okerra!
- Haurren benetako interesak ez ditugu kontuan hartzen. Gauza materialekin entretenitu nahi izaten ditugu, inguruko elementu naturalekin ezagutzak eskuratzeko aukera mugatuz. IKTak HHko geletan egoteko beharra norena da, haurrena ala helduona?
- Egungo eskola askotan ordenagailu pertsonalen programa dago martxan: Eskola 2.0. Kurtsoan zehar ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria du eta kurtso amaieran eskolan utzi beharko du.
- Gure ustez, gizartean IKTen beharra sortu dutenak Interes Ekonomikoak dira. Botere ekonomiko-politikoek jarri dute gurpila martxan, baliabiderik ez duten pertsonak gurpil horretatik kanpo utziz. Honekin erlazionatuta IKT-tresnekin sortzen dugun zaborraren ibilbidea eta honen ondorio larriak daude, herrialde behartsuenek zuzenean pairatzen dituztenak.Lehen menpeko zena,menpekoago izateko.
- Informazio-gizartean gaudelarik, probetxua atera behar diegu IKTei; honetarako, ordea, helburuak zehaztetik hasi beharko dugu, ondoren IKTak informazio- eta ikaskuntza-iturri bihurtzeko, noski, guztion eskubidea dela aitortuz eta erabilera jasangarria eginez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario