Aste honetan Estitxu izan da gurekin eta lanari buruz ditugun zalantzak argitu dizkigu. Gure ideia hasiera batean beste bat zen, hau da, hiru urte hauetan ikasitakoa eta gogoetak plazaratzeko CD bat ateratzea eta abesti bakoitzean ideia bana jartzea. Honela Estitxuk azaldu digu manifestoa denen artean aterako dugula eta guk dina A3 batean sartu beharko dugula ideia nagusienak. Orduan beste bide bat hartzea erabaki dugu, hiru ideia nagusi hartzea eta jorratzea. Zentzumen guztiak erabili nahi genituen, ez izatea idatzitako zerbait soilik baina ez dakit aukera izango dugun.
Murala berriz, Glogsterrekin egitea erabaki dugu, ea nola ateratzen zaigun. Horretarako argazki ederrak ikusten aritu gara eta bertatik batzuk aukeratu ditugu, pena merezi du orrialde hau bisitazea. Postal edo argazki bakoitzarekin poesia edo esaldiren bat dator, ikusi ikusi...
www.uberan.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario