Kaixo!
Gaur eskola desberdinen arteko konparakea egiterakoan, ondorioak ateratzen ari giñela, konturatu gara teknologia buru belarri sarturik dagoela baina bere erabilpena egokia den ala ez eztabaidatzen hasi gara. Haur Hezkuntzan ordenagailuaren prezentzia eskola guztietan dago baina gure galdera da ea zertarako erabiltzen diren?. Nire ustez haurrek beste arlo askotan karentzi gehiago dituzte, teknologia gizartean dago, etxetan dago eta uste dut haurrak asetuta dudela alde horretatik. Beste gauza bat da bere interesa erakartzeko edo motibatzeko teknologia erabiltzea baina ez zait egokia iruditzen denbora pasa bezala erabiltzea. Baliabide garrantzitsua baina ondo erabili beharrekoa, ez fitxa bat betetzeko ordenagailuan edo haurra lasaitzeko. Niretzat oso interesgarriak dira proiektu telematikoak, haurrak motibatuak daude, elkarlana bultzatzen da eta blog-aren bitartez iritziak tartekatzeko aukera izaten dute. Hori da niretzat eman beharreko bidea.
Hona hemen adibide bat:
http://aginagakopelutxeak.blogspot.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario