Martxa hartuta, gogoz sartu naiz gelara. Taldekoak batera eseri gara eta praktikaldian ikusitakoari buruz hitz egin dugu. Eztabaida interesgarria izan dugu, teknologia berriak duten eragina eta eskoletan duen garrantzia. Gure iritziak plazaratu ditugu: "... aurrerapenaren izenean ez dugu ezer kuestionatzen", " beharrezkoa dudanean ikasiko dut hau edo bestea erabiltzen"," liburuen berrerabilpena bultzatzen ari gara eta bestetik geletan ordenagailu bana izatea nahi dugu..." "nora goaz?". Horrela bideo interesgarri batetaz gogoratu gara. Hauxe duzue, ordubete irauten du baina pena merezi du.
Azkenik google doc, gehiago arakatu dugu eta konturatu gara bere abantailak badituela,flipatuta gelditu gara bi ordenagailutan dokumentu berarekin lanean ibili garenean. Horrela lan egitea erabaki dugu. Ea nola ateratzen zaigun, kontatuko dizuet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario